Etiketak

2015(e)ko azaroaren 8(a), igandea

IKT-ko TAILERRA: BIGARREN ATALA

Tailerra aurrera eramaten...

IKT-ko tailerrari buruzko aurreko atalean azaldu dudan bezala, "voki" aplikazioa erabiliko dugu gure tailerra egiteko. Irakaslearen onespenarekin, aurreko ostiraleko informatika saioa erabili nuen tailerra praktikan jartzeko ikasleekin. Hortaz, lehendabizi guk sortutako pertsonaia jarri nien pantaila handian, denek entzun zezaten. Interesgarria iruditu zitzaien eta denak erne egon ziren guk sortutako pertsonaiari entzuten.

Behin gurea erakutsita, asko hitz egin genuen iruditu zitzaienaren inguruan, eta bakoitzak bere iritzia eman zuen. Ondoren, pertsonaia diseinatu eta sortu genuen ikasle irakasleen artean, ilea, arropa eta atzeko planoa zehaztuz. Hasiera batean taldeka egitea pentsatu genuen, baina azkenean, talde osoak bakarra egitea erabaki genuen, denen arteko adostasuna ezinbestekoa iruditzen zaigulako horrelako gai batean. Beraz, behin pertsonaia sortu genuela, testuari ekin genion. Lehendabizi euskaraz esan zituzten ideiak, eta irakaslea eta biok arbelean idazten egon ginen, eta jarraian, gaztelaniara itzuli genituen denen artean, pertsonaiari txertatzeko.

Esan dezaket ondorio bezala oso ariketa interesgarria iruditu zitzaidala ikasleekin lantzeko, eta are gehiago nire praktiketako klasean, etorkinak baitaude.


Hemen duzue ikusgai ikasleek sortutako pertsonaia

PRACTICUM I: Konfiatza lantzen...

Konfiantza jolasa.

Tutoretza saioak arazoak konpontzeko erabiltzen dira, baita hainbat jarrera positibo ikasteko ere. Aurreko tutoretza saioan ikasleek konfiantza jolas bat egin zuten "kontrol-dorrea" deiturikoa. Irakasleak bikoteak osatu zituen eta denak zutitu beharko ziren. Ondoren, mahaiak pixka bat banatu eta bikote bakoitzeko kide bati begiak estali zizkion zapi moduko batekin.
Jolasa hurrengoan datza: Begiak irekita dituen ikaslea bere ikaskidea gidatu beharko du, honen izena bakarrik esaten duelarik; izan ere, aldamenean joango da eta ezingo du ukitu, soilik bere izena esango du. Horrela, klasean zehar ibiltzen arituko dira bikoteak, batak bestearengan konfiatzen duenean.

Esan behar dut oso ondo atera zela jolasa orokorrean, bikote pare bat izan ezik, tontakeritan ibili zena. Jarduera hau oso interesgarria iruditu zait, alde batetik, klasean sortzen den zarata, handia den arren, bakoitza bere bikotean zentratuta egongo delako, bere izena noiz esaten duenaren esperoan; eta bestetik, taldeko giroa hobetzeko balio duelako. Behin konfiantza sortzen dela bikotearen artean, bikoteak aldatzeko aukera izango du irakasleak, taldeak lotura bat lortzen duen arte.

Hau, beti ere ondo egiten eta ateratzen bada, onuragarria izan daiteke nire ustez, taldeko ikasle bakoitzak konfiantza nahikoa izango duelako gainontzeko ikaskideekin; beraz, arazo eta gatazkarako aukera murritzagoa izango da.

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

PRACTICUM I: Bikoteka irakurtzen

Bi aste daramatzat Intxaurrondo eskolan praktiketan, eta irakurketa lantzeko erabiltzen duten metodoa interesgarria iruditu zait; hortaz, ondoren azaldu egingo dut.

 
Binakako irakurketa: Irakurketa saioetan, eskolako liburutegian lan egiten duen irakasle bat egoten da tutorearekin. Honek, batzuetan ipuinak irakurtzen dizkie eta beste batzuetan binakako irakurketa lantzen dute. Ondorengoan datza binakako irakurketa: Talde osoko ikasleak kontuan hartuta, irakasleak bikoteak egingo ditu, eta bikotearen barruan paper desberdinak banatuko dira, bat irakaslea izanda eta beste berriz, ikaslea. Behin bikote bakoitzak dakienean zein den bere eginbeharrekoa, irakurgai bat emango zaie (aurretikan irakaslearen papera egiten duenak etxean prestatu eta landu beharrekoa) eta pausu batzuk jarraitu beharko dituzte.

Hasieran eta testua irakurri aurretik, ikasleak galdera batzuk erantzun beharko ditu ahoz. Ondoren, irakasleak altuan testua irakurriko dio ikasleari, hau irakurtzen ari den bitartean. Behin hau eginda, hurrengo pausua biek batera irakurtzea izango da, irakaslea pixkat aurretik doalarik (oihartzuna). Segituan datorren pausua GPS-a izango da; izan ere, ikasleak testua altuan irakurriko dio irakasleari, eta honek, bere eskua ikaslearen sorbaldaren gainean duelarik, ikasleak egiten duen akats bakoitzean kolpetxo bat emango dio honi, honek gaizki egin duela konturatzeko. Amaitzeko, galdera batzuk erantzun beharko ditu ikasleak, oraingo honetan modu idatzian.
 
Hau guztia esan ondoren eta laburbilduz, metodo honen garrantziaz ohartarazi nahi dizuet. Oso interesgarria iruditu zait metodo hau, honekin gauza asko lantzen direlako. Gainera, arreta handiz irakurriko dute testua, badakitelako ondoan ikaskide bat dutela beraiek "ebaluatzen".

2015(e)ko urriaren 18(a), igandea

IKT-ko TAILERRA: LEHEN ATALA

IKT-ko irakasgai honi dagokionez,  teknologia eta gizartea lotzen dituen jarduera bat pentsatu dugu haurrentzat, ondorengo ideia oinarritzat duena: haur etorkinak gure klasean. Horretarako, "voki" izeneko interneteko aplikazio baten bitartez guk "panpin" bat sortuko dugu, kanpotarra izango balitz bezala. Honek, hitz egingo du, bere egoera azalduz ( aukera dago testu baten bidez panpinak errepikatzea zuk idazten dezuna ): kanpotarra da eta bere bizilekua deskribatuko du, baina, gure hirira etorriko da; izan ere, zalantzak izango ditu hiriaren inguruan, kulturaren inguruan...Hortaz, umeek horrelako bat egin beharko dute hemengo kultura, hizkuntza eta abarrekoak azalduz, gaztelaniaz noski, kanpotar bati zuzendua baitago.

Honekin lortu nahi duguna umeak konsziente izatea etorkinen egoera zaila dela eta gogorra izan behar duela beste kultura bateko herri batera bizitzera joatea. Bestetik, gaztelania landuko dute haurrek testua idaztean, etorkizun bati zuzendua egongo delako eta beren hiriaren deskribapen bat egin beharko dute.
Azkenik, jarduera honen emaitza eta gure hausnarketa blogera igoko dugu.

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

PRACTICUM I: lehenengo sentsazioak


Urditasuna alde batera utzi eta irakaslearen paperean jartzeko garaia iritsi da...











Urriaren 13a, asteartean hasi naiz praktiketan Intxaurrondo ikastolan. Bertan ikasitakoa naiz eta eskolara itzultzeak oroitzapen onak ekarri dizkit. Iritsi bezain laster, zuzendariarekin hitz egin dugu praktikako ikasleok eta ondoren tutorearengana joan gara, berarekin hitz egiteko asmoarekin. Zuzendariak esan bezala, 2.en zikloko 3.en maila egokitu zait niri, 20 bat ikasle dituena.

Klasera sartu naizenean, tutorearekin bakarrik hitz egiteko aukera izan dut, ikasleak soinketa zuten bitartean. Patioa ondoren, matematika saioa izan dugu eta arratsaldeko saioan berriz, tailera. Esan behar dut, hasieran oso urduri negoela, baina nire tutorearekin denbora batez hitz egiten egon ondoren lasaitu egin naiz. Arratsaldean, umeak sartu direnean irakasleak nire burua aurkeztu du, umeei zertan egongo naizen azalduz. Ondoren, lehen aipatutako tailer saioan aritu gara.
 
Sentsazioei dagokionez, tutorearen laguntzarekin klasean parte hartzeko aukera izan dut, haurrak izan dituzten galderei erantzuteko aukera eman didalako, eta oso atsegina izan da klasean umeekin izandako lehenengo kontaktu hori. Orokorrean, oso gustura sentitu naiz.

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

IKT-ko lehenengo saio teorikoan egindakoa

Atal deskriptiboari dagokionez, lehenik eta behin, zelatatzaile eta zelatatu terminoen inguruan hitz egin zigun irakasleak. Horretarako, Estatu Batuetan dagoen espetxe eraikin mota bat erakutsi zigun, Panoptiko izenekoa. Eraikin honetan behatzaileak presoak behatu egiten dituzte, espetxeratuak begiratuak izaten ari diren konturatu gabe. Hau azaldu ondoren, IKT-ren inguruan ezagutzen genituen zelatatzaileak aipatzea eskatu zigun, hauek nola eragiten ziguten azaltzea eta bururatzen zitzaigun erresistentzia aipatzea. Hau, talde txikietan egin genuen eta azkenik, gela guztiarekin partekatu genuen, ondorengo zerrenda sortu genuelarik:




NORK

NOLA

ERRESISTENTZIA
Egela

Ordua erregistratuta gelditzen da

Beti irekita edukitzea
GPS mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Googlr APPs
Datu pertsonalak
Asmatzea
Banketxeak / kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak / Noiz konektatu
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexioaren azterketa
Tik bikoitza kendu / ordua kendu
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak ikusi
...
Ordenagailuko webcam-a
Sartzeko aukera dute
Pegatina bat jari hau tapatuz
Konpainia telefonikoa
Lokalizazioa / erabilerak
Modo avion-en jarri mobila

Hau bete ondoren, "¿Por qué me vigilan si no soy nadie?" izeneko bideo bat ikusi genuen. Bideoan, Marta Peiranok kontrolaren inguruan hitz egin zuen, neska arrunt baten adibidea jarriz. Bertan, neska honek egun oso batean egiten dituen mugimendu guztiak kontrolatuak daudela ikusten da, adibidez mobilean jartzen dugun ubicacion atala dela eta.
Behin hau ikusi genuela, "Las redes y los datos: una perpectiva crítica" bideoa jarri zigun. Bertan, Interneten eta sare sozialetan publikatzen dugun guztiaz hitz egiten du, honekin kontuz ibili behar dela azpimarratuz.  Hemen jartzen ditugun komentario, argazki edota bideoak etorkizunean gure kontra agertu daitezke; hortaz, gure bizitza pertsonalaren pribatasunari garrantzia ematen du, eta ahalik eta datu gutxien jartzea aholkatzen du.

Honekin zer ikusia duen esaldi bat esan zigun irakasleak, Richard Stallmanek esaten zuena, eta niri pertsonalki gustatu zitzaidana: "Facebook no es tu amigo: es un motor de vigilancia masiva".


Atal hoenkin bukatuta, nire iritziari ekingo diot. Ikusitako bideoetan oinarrituz, nik uste dut askotan ez garela konsziente, baina, internetek guk uste baino arrisku gehiago ditu. Alde batetik, denek ikusi ditzazketelako zure argazki edo  informazioa, eta hori kaltegarria izan daiteke etorkizun batean. Gainera, ez gara ohartzen baina hacker pila daude ordenagailuak kontrolatzen dituztenak eta horieakin ere kontuz ibili behar garela uste dut.

Aurreko guztia hezkuntzarekin lotzeko eskatu zigun irakasleak, eta nik honen inguruan dudan iritzia emango dut jarraian.
IKT-ak beharrezkoak iruditzen zaizkit gela baten barruan, klaseko dinamikan laguntzen dutelako, hau erraztuz, bideo eta informazio askoren laguntzarekin. Hortaz, uste dut irakasleak honen inguruan gutxieneko jakintza batzuk izaten behako lituzkela, oso lagungarria izango zaiolako. Hala ere, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea honek dituen arriskuak; izan ere, birusak eta informazio pertsonak ez partekatzearen ideia garbi izan behar du.

Taldeko argazki - elkarrizketa !

Lanarekin hasteko, taldekideen artean gure argazki-elkarrizketak erakutsi ditugu, eta bakoitzak lanari buruzko iritzia eman du. Hala, denen artean eztabaidatu ondoren, honako ondorioak izan dira atera ditugunak:


Lehenik eta behin, aipatu nahi dugu ez zaigula erraza egin bizitzan konektatuak ez gauden 10 egoera edota momentu aurkitzea; izan ere, bizitzan zehar burututako ekintzak milaka dira, baina gure egunerokotasunean gauzatutakoak gutxi batzuk besterik ez. Zergatik? Haurtzaroko garaietan IKT-ak ez zeuden orain dauden beste garatuak, ez genuen mundu hori asko ezagutzen, eta ez genuen ezagutzeko beharrik ikusten. Gaur egun berriz, zaila da konektatu gabe bizi den pertsona bakar bat aurkitzea. Eta, gure nahia hori izanda ere, askotan gizarteak gu konexio horren menpe egotera eramaten gaitu, bai lan munduan, ikasketetan... eta batzuetan ez gara ohartzen, konektatua egoteak kontrol bat daramala atzetik, konektatuak gauden une oro kontrolpean bizi garela. Horrela, IKT-ak tresnatzat erabiliz, gizartea gure askatasuna mugatzen doa, eta guri kontrakoa saltzen digu. Adibidetzat ditugu twitter, facebook eta halako sare sozialak, zeinak pentsamendu eta iruzkinak islatzeko tresnatzat ditugun, norbaitek iritzi hauek gure kontran erabiltzen dituen arte. Gure ekintzak, mugimenduak, baita iritziak ere... mugatuak egongo dira konektatuta bizi garen mundu batean. Hau dela eta, kontu handiz ibiltzea ezinbestekoa da, pribatutasuna gordetzea.



Bestalde, ez dugu ahaztu behar IKT eta konexio munduak abantaila ugari dakartzatela haiekin. Interesgarria da benetan ikasgelan ikasleekin hauen inguruan aritzea eta IKT-en inguruko ezagutza zabaltzea, aplikazio eta programa ezberdinak erabiliz. Hala ere, aurretik egindako hausnarketa dela eta ikusi dugu garrantzitsua dela baita ere konexio honek atzetik daramatzan arriskuen berri ematea, eta ikasleei hauek ekiditeko estrategiak erakustea. Ezagutza zabaltzea ez da IKT-en berri ematean bakarrik oinarritzen, haien erabilerak eta kontrolak ere honi lotuta doaz, eta beharrezkoa da ikasleei hau ulertaraztea.